Itxi

telebista

Gaur gauean

Kovalev-Ward pisu erdiastuneko munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak'en

A.E.|EiTB

Gaur, 00:00etan hasita, Pedro Mari Goikoetxearekin eta Manu Maritxalarrekin.

Kovalev-Ward pisu erdiastuneko munduko txapeketa eskainiko dute gaur 'Boxeo Izarrak' saioan, 00:00etan hasita. Sergei Kovalev eta Andre Ward ezaugarri ezberdinak dituzten boxeolariak dira. Errusiarra oso jotzailea da. 30 garaipenetatik 26 K.O. bidez lortu ditu. Estatubatuarra boxeolari bikaina da teknikoki, profesional mailan ez du oraindik galdu eta afizionatuetan urrezko domina eskuratu zuen Atenasko Olinpiar Jokoetan.

Saioaren bigarren atalean, etorkizun oparoa duten bi boxeolari ezagutuko ditugu: Junior Younan (20 urte ditu, eta 7 borrokaldi jokatu eta denak irabazi ditu) eta Daniel Franco (12 garaipen eta hiru berdinketa lortu ditu).

u).