Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Futbola, atletismoa eta pilota, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Emakumeen Ligako Espanyol-Oiartzun, Italicako Nazioarteko Krosa eta Binakako Txapelketako Ezkurdia-Merino II / Jaka-Zabaleta eskainiko dira.

Kirol eskaintza zabala izango da ETBn eta eitb.eus-en igande honetan. Futbolak, atletismoak, pilotak, errugbiak eta herri kirolek osatuko dute.

Futbola izango dugu lehen hitzordua: Emakumeen Ligako Espanyol-Oiartzun partidaren berri emango dute Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek zuzenean 12:00etatik aurrera ETB1en. Geroxeago, 13:25ean, ETB4n, Italicako Nazioarteko Krosa jarraitzeko aukera izango da, hori ere zuzenean, Juanan Legorbururen eta Xabier Leibarren kontakizunarekin.

Zuzeneko emanaldiekin amaitzeko, 17:00etan, Logroñoko Adarragako jaialdia izango da ikusgai. Bertan, hiru partida jokatuko dira: Dario-Jaunarena / Ugalde-Martinez, Ezkurdia-Merino II / Jaka-Zabaleta (Binakako Txapelketakoa) eta Retegi-Cecilio / Gorka-Merino I. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia izango dira esatariak.

Bestalde, 14:35ean, errugbiko Errege Kopako Ordizia-Santander partidaren berri emango dute Jon Ander Gorospek eta Aritz Gallastegik ETB4n. Eta 16:00etan, ETB1en, herri kirolen tartean, aizkolarien Binakako Eusko Label Sariko lehia eskainiko da: L. Azpilikueta-Otaño / Rekondo-Larretxea. Ibon Gaztañazpi eta Joxe Etxebeste arduratuko dira kontakizunaz.

a kontakizunaz.