telebista
Zinea
'Helen Dorn: peligro inminente', arratsaldean, ETB2n
EiTB
Alexander Dierenbachek zuzendu zuen eta Anna Loos protagonista duen film alemaniarra izango da ikusgai gaur arratsaldean, Euskal Telebistako bigarren katean.
Euskal Telebistako bigarren kateak, Helen Dorn: peligro inminente film alemaniarra eskainiko du gaur, arratsaldean. Alexander Dierenbachek zuzendutako film honetan, Anna Loos aktorea da protagonista. 16:05ean izango da ikusgai, ETB2n.
Bonba batek eztanda egin du jendez beteta zegoen plaza batean eta bost pertsona hil dira. Helen Dorn (Anna Loos) ikertzailea, plazan dago momentu horretan, gizon batekin gelditzekoa baitzen. Hain zuzen, gizon hori eztandak zauritu dituenetako bat izan da, eta ospitalean ingresatu behar izan dute. Dirudienez, talde terrorista bat izan da eztandaren arduraduna, handik egun batzuetara, baieztatzen duen bideo bat agertzen baita interneten.
'Helen Dorn: peligro inminente', arratsaldean izango da ikusgai, 16:05ean, ETB2n.