telebista
22:15ean
Dieten esklabotasuna, gaur gauean, 'Equipo de Redacción' saioan
I.E. | EITB
Mediku batek eta bi nutrizionistak dieta arriskutsuak identifikatzeko gakoak emango dituzte, eta Andoni Agirregomezkorta aktorearen adierazpenak entzungo ditugu.
Urtea estreinatzen dugun bakoitzean, hiru pertsonatik bik dieta egitea erabakitzen dute, eta medikuaren kontrolik gabe gehienetan. Gaur gauean, 'Equipo de Redacción' saioak adituen laguntzarik gabe egiten diren dieten arriskuak aztertuko ditu. Pertsona ospetsuek egiten dituzten dietak eta Interneten aurkitzen ditugun aholkuak oso arriskutsuak izan daitezke gure osasunerako.
Saioan Fernando ezagutuko dugu, pisua behin betiko galtzea bermatzen ez zion dietarik topatu ez, eta jateari utzi zion gaztea. Mila izeneko youtuber gaztearekin ere egongo dira; 12 urte zituenetik baskulari begira bizi da, 50 dieta baino gehiago egin ditu, eta astebetez jan gabe egotera iritsi da. Korok aitortu digunez, dieten esklabo bizi izan da modelo hasi zenetik, osasuna arriskuan jartzeraino. Maite dendariak ere baja hartu behar izan zuen dieta hiperproteiko bat egiteagatik.
Basurtuko Ospitaleko mediku batek eta bi dietista-nutrizionistak aholkuak emango dizkiete saioko protagonistei, eta arriskutsuak diren dietak identifikatzeko gakoak. Andoni Agirregomezkorta aktorearen adierazpenak ere jasoko dituzte, pisuaren kontrako bere borrokaren inguruan. Amaitzeko, Pronokal bezalako argaltzeko sistemek zer ezkutatzen duten aztertuko dute.
'Equipo de Redacción' saioa gaur gauean, 22:15ean, izango da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n.
b>.