Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Tacuense-Athletic eta Tafallako pilota jaialdia, gaur, EiTBn

A.A. | EiTB

Goizean Emakumeen Futbol Ligako norgehiagoka emango da. Arratsaldean, berriz, bi pilota partida: Errandonea-Martija / Bakaikoa-L. Galartza eta Ezkurdia-Merino II / Victor-Albisu.

Igande honetako 'Oreka' saioak Emakumeen Futbol Ligako 18. jardunaldiko norgehiagoka bat eskainiko du: Tacuense-Athletic. 12:00etan hasiko da emanaldia eta Naxari Altunak eta Larraitz Lukasek gidatuko dute.

Arratsaldeko 'ETB Kantxa' saioa Tafallatik emango da zuzenean 17:00etatik aurrera. Bertan, bi partida jokatuko dira: Errandonea-Martija / Bakaikoa-L. Galartza, Promozio Txapelketakoa, eta Ezkurdia-Merino II / Victor-Albisu, Binakako Txapelketakoa. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Elena Azpeitia arduratuko dira kontakizunaz.

Pilotaren aurretik, herri kirolen tartean, bezperan Arantzan jokatutako aizkolarien Binakako Eusko Label Sariko finalaurrekoaren berri emango digute Ibon Gaztañazpik eta Joxe Etxebestek.

Hiru emanaldi hauek ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango dira.

Bestalde, 12:00etan ETB4n eta eitb.eus-en, Bilbon jokatutako Munduko Pala Txapelketako bi partida izango dira ikusgai. Finala: Ibargarai eta Ibai Perezen artean, eta ¾ posturako neurketa, Fusto eta Gaubekaren artean. Iñigo Aiestaran eta Mikel Aierbe izango dira esatariak.

Amaitzeko, 20:15ean, eitb.eus-en, txirrindularitzari egingo diote tartea. Almeriako Klasikoaren laburpena egingo du Fermin Aramendik.


clear="all" />

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista