Itxi

telebista

Eztabaida

Enara eta Gorrotxaren Ermuko sekretuak, gaur, 'El Conquis'en

A.E.|EiTB

22:15etik aurrera, Unai eta Nerea kanpamentura iritsi zireneko irudi esklusiboak ikusi ahal izango dira.

Enara Suarez izan da talde gorriko lehen kanporatua "El Conquistador del Caribe" saioan, eta bera izango da protagonista gaur gauean "El Conquis" eztabaida-saioan. Legorretako gazteak bere izendapenaren inguruko xehetasunak kontatuko ditu, eta talde gorrian sortu diren lehen liskarren berri emango du. Gainera, Unai eta Nerea gorrien kanpamentura itzuli zirenean nolako harrera izan zuten, hurrengo asteko aurrerapen batzuk eta kokoen immunitate-jokoaren xehetasun batzuk ikusiko ditugu.

Hurrengo astean, txerriaren jokoa izango dute zain lehiakideek. Aurtengo dinamika, ordea, ezberdina izango da, eta harrituta utziko ditu. Gaur gaueko saioan azalduko dute zertan datzan.

Gorrotxa eztabaida-saioko protagonista izango dugu, beste behin ere. Oraingoan, Patxi Alonsok platoa utziko du, eta Ermuan bertan egingo dio bisita Aner Gorrotxategiri. Bere lanbidea, lagunik onenak, haurra zeneko sekretuak... Gorrotxaren bizitzako xehetasun guztiak ezagutuko ditugu, eta ezustekoa emango diogu herriko pilotalekuan. Azkenik, musika-saio berezi batekin amaituko da festa.

Astero bezala, 'Conquis' lehiaketa inork baino hobeto ezagutzen duten adituak izango ditugu platoan: Gotzon Mantuliz, Isa Landa, Eneko Van Horenbeke, Iñaki Lekuona Leku, Egoitz Txurruka Txurru eta Aitor Ormazabal Artzai (Enararen mutil-laguna). Platoa girotzen eta sare sozialak astintzen, berriz, Gaztea Box saioko Joseina Etxeberria eta Ainhoa Etxebarria arituko dira.

Asteazkenero legez, 22:15ean hasiko da "El Conquis" eztabaida-saioa eitb.eus-en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista saioak