telebista
Kirolak zuzenean
Irribarria-Rezusta / Elezkano II-Zabaleta, gaur, EiTBn
A.A. | EiTB
Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa, eta Txapartegi eta Zaldua aizkolarien arteko desafioa ere eskainiko dira.
-
Irribarria
ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute igandean Eibarko Astelena pilotalekuan jokatuko den Binakako Txapelketako finalerdietako partida: Irribarria-Rezusta / Elezkano II-Zabaleta. Jaialdia 17:00etan hasiko da Jaka-Merino II / Altuna III-Erostarbe norgehiagokarekin. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Elena Azpeitiak egingo dute kontakizuna.
Bestalde, herri kirolen tartea birritan zabalduko dute igande honetan. Goizean, 12:00etan, 'Oreka' saioaren barruan, Euskadiko goma gaineko sokatira txapelketa (375 eta 560 k) izango da ikusgai. Arratsaldean, 16:00etan, Txapartegi eta Zalduaren artean jokatutako aizkora desafioa eskainiko da. Goizean Juanan Legorburu izango dugu esataria eta arratsaldean Ibon Gaztañazpi, Joxe Etxebestek lagunduta.
ETB4n beste bi emanaldi izango ditugu: 12:00etan, Miguel Soroa Torneoko finalak, Iñigo Aiestaranen eta Asier Mintegiren eskutik; 14:00etan, Aiztondo txirrindularitza probaren laburpena, Fermin Aramendiren ardurapean. Biak ala biak internet bidez ere jarraitu ahal izango dira.