telebista
Zinea
'El último tren a Auschwitz', 16:15tik aurrera, ETB2n
Joseph Vilsmaier eta Dana Vávrovek zuzendutako film honek, II Gerra Mundialean izandako holokaustoa du gai nagusitzat.
Euskal Telebistako bigarren kateak El último tren a Auschwitz filma eskainiko du gaur arratsaldean. Joseph Vilsmaier eta Dana Vávrovek zuzendutako film honek, II Gerra Mundialean izandako holokausto nazia du gai nagusitzat.
Naziek Berlinen dauden judutar guztiekin amaitzea dute helburu, eta jadanik 70.000 baino gehiago deportatu dituzte. 1943an Auschwitz helmugatzat duen tren batek Grunewaldeko geltokitik irtengo da 688 judutarrekin barruan. Sei egunez bidaiariek beroari, goseari eta egarriari aurre egin beharko diote. Etsipenez beterik, batzuk ihes egiten saiatuko dira, baina denboraz larri dabiltza, Auschwitz gero eta gertuago baitago.
El ultimo tren a Auschwitz filma, gaur izango da ikusgai, 16:15tik aurrera, ETB2n.