Itxi

telebista

22:00etan

Victor-Imaz/Artola-Iturriaga, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Kataluniako Voltako bosgarren etaparekin bat egingo dute zuzenean.

  • Pilota

    Pilota

Gaur, El Villar de Arnedon jokatuko den pilota jaialdia eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 22:00etatik aurrera. Atariko partidak Agirre-Urretabizkaia II eta Bakaikoa–Ladis Galarza bikoteak jarriko ditu aurrez aurre. Ondoren, Victor-Imaz eta Artola-Iturriaga bikoteek jokatuko dute partida nagusia. Xabier Euzkitzek, Joxan Tolosak eta Xabier Anduezak egingo dute emanaldiaren kontakizuna.

Kataluniako Volta, bosgarren etapa

Horrez gain, Kataluniako Voltaren bosgarren etaparekin bat egingo dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:45etik aurrera. Llivia eta Igualada herrien arteko 194,3 kilometroko etapa izango da, eta Fermin Aramanedik eta Xabier Usabiagak egingo dute kontakizuna.