Itxi

telebista

Eztabaida

Mozal Legearen balizko amaieraz, gaur, 'La Noche en Jake' saioan

EiTB

Ostiraletan Arantza Ruizek aurkezten duen saioan bankuen erreskatea ere aztertuko dute.

Gaur gauean, Arantza Ruizek aurkezten duen 'La Noche en Jake' debate saioan, Mozal Legearen balizko amaieraz arituko dira. Gaia eztabaidatzeko, Martin Garitano, Ana Garbati, Naiara Pinedo, Enrique Aguirrezabal, Alberto Surio eta Danilo Albin izango dituzte.

Horrez gain, Asier Lopez kazetariaren lekukotza jasoko dute. Lopezek isuna jaso zuen atxiloketa baten irudiak zabaltzeagatik. Olga Ruiz abokatua ere hartuko dute bertan, lege horren alderdi korapilotsuak argitzeko.

Aste honetako saioan, berebat, banku erreskateaz arituko dira, Miguel Angel Fernandez Ordoñez Espaniako Bankuaren gobernadore ohiak inputatu gisa deklaratu ondoren. Ordoñezek Bankiaren egoera larriaz ikuskatzaileek egindako oharpenen berri ez zuela esan du, eta atzeraldi ekonomikoari leporatu dio Bankiaren porrota. Manfred Nolt ekonomia irakasleak, bestalde, banku erreskatearen 60.000 milioiak nork ordainduko dituen argituko du.

'La Noche en Jake' ostiraletan izaten da ikusgai, 'Eguraldia' saioaren ostean, 22:15ean, eitb.eus-en eta ETB2n.

/strong>.