Itxi

telebista

Gaur, 15:00etan

Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Gasteiz eta Donostia arteko ibilbidea egingo dute txirrindulariek.

Gasteiz eta Donostia artean jokatuko da Euskal Herriko Itzuliaren 3. etapa, gaur, eta zuzenean jarraitu ahal izango da, 15:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Ibilbideak 160,5 kilometro izango ditu, eta txirrindulariek sei mendate igaro beharko dituzte: Udana, Alkiza, Andazarrate eta Mendizorrotz, hirugarren mailakoak; Mandubia, bigarren mailakoa, eta Santa Ageda, lehen mailakoa.

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak Donostiako Boulevardetik egingo dute etaparen kontakizuna, eta Alfontso Arroiok mototik emango du errepidean gertatzen denaren berri.