telebista
22:30ean
ETAren armagabetzea, gaur gauean, 'Equipo de Redacción' saioan
EITB
ETB2ko saioak armagabetzea eta bake prozesua aztertuko du 'bakearen artisauak' deritzen batzuen eskutik.
-
Foto: EiTB
Gaur gauean, Euskal Telebistako 'Equipo de Redacción' saioak ETAren armagabetzea hartuko du hizpide nagusi. Martxoaren 17an, ETAren behin betiko armagabetzea iragarri zuten apirilaren 8rako. 22:30etik aurrera, armen gordelekuen berri emateko jarri zuten egunerako 48 ordu falta direla, ETB2ko saioak prozesuaren gertakari nagusiak aztertuko ditu.
Saioko kazetariek Iparraldera joko dute 'bakearen artisauak' ezagutzeko asmoz. Bizi! taldeko kideek, Txetx Etcheverry buru dutela, ETAren armagabetze iraunkorra iragarri zuten. Apirilaren 8an, armagabetzearen eta bake prozesuaren aldeko eguna antolatu dute, eta Roland Barthes zelaigunean egingo den elkarretaratze handian parte hartzeko eskatu diote gizarte osoari.
Bestalde, ETAk emango duen arma kopuruaren gainean zalantza handia sortu da. Zenbat arma gertatzen zaizkio taldeari? Non gordetzen ditu? ETAk egun dituen zulo guztiak topatzeko modurik dago? Zer gertatuko da entregatzen dituzten armekin? Zalantza hauek guztiak argituko dituzte Juan Rando CESIDeko kide ohiak eta Carlos Sesma perito judizialak.
2014. urtean ETAk armak eman zituen, baina ekintza honek ez zuen espero zuten oihartzunik izan. Enrique Santiago abokatuaren eskutik nazioarteko beste armagabetze prozesu batzuk aztertuko dituzte, IRArena edo FARCena tartean.
ETB2ko saioak ETAren eta borroka antiterroristaren ibilbidea ekarriko du gogora. Urteotan notizia izan diren ekintza politiko eta sozialak birpasatuko dituzte, eta bakearen alde antolatutako egitasmoak, gizarte mugimenduak, su-etenak eta Aieteko Adierazpena izango dituzte hizpide.
'Equipo de Redacción' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.
-en.