telebista
Zinema ETB-n
'La Noche de...' saioak 'Los lunes al sol' filma eskainiko du gaur
EITB
Horrez gain, 'Baywatch' pelikularen estreinaldiaz eta Hollywoodeko aktoreen luxuzko bizitzaz arituko dira, eta ikus-entzuleek aukeratutako filmik txarrena zein den azalduko dute.
Gaur gauean, 'La Noche de...' saioak Los lunes al sol pelikula eskainiko du. Hamabost urte bete dira Fernando Leon de Aranoa zinemagilearen filma estreinatu zenetik. Estatu mailan zein nazioartean, arrakasta handia lortu zuen, eta sari ugari jaso zituen. Lehen mailako aktoreak hartu zituen protagonista, horien artean, Javier Bardem, Luis Tosar, Jose Angel Egido, Nieve de Medina, Enrique Villem eta Fernando Tejero. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktoreei buruzko xehetasunak emango ditu.
Saioak, gainera, aste honetan zinema aretoetan estreinatuko den Baywatch telesail amerikarraren egokitzapena hartuko du hizpide, eta hondartzain protagonista berriak nolakoak diren aztertuko du.
Hondartza baino igerilekuak nahiago dituzte Hollywoodeko aktoreek, eta euren etxebizitzak arakatzean luxuzko igerilekuak aurkituko ditu La gran vida atalak.
Amaitzeko, ikus-entzuleen iritziz pelikularik txarrena zein den azalduko du saioak. Gainera, nahiz eta kritika onak jaso eta jarraitzaile ugari izan, aktore protagonistek gorroto dituzten filmak aurkeztuko ditu saioak.
'La Noche de...' astearteetan izaten da ikusgai, 22:30ean, eitb.eus-en eta ETB2n.
.