Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Frantziako Tourraren bigarren etapa, gaur, ETBn eta eitb.eus-en

EITB

Gainera, Sestaoko Ikurriña, 4 ½ko San Fermin Txapelketa, Alex Txikon eta Mikel Larrañagaren desafioa eta Portugaleteko emakumezkoen Nazioarteko Waterpolo Saria eskainiko ditu Euskal Telebistak.

Igande honetan, Frantziko Tourraren bigarren etapa eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean. Emanaldia 11:55etan hasiko da ETB4n, eta 15:00etatik aurrera, ETB1en jarraituko du. Txirrindulariek 203 kilometroko ibilbidea egingo dute Düsseldorf eta Liejaren artean. Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute zuzeneko kontakizuna eta emanaldi osoa eitb.eus-en izango da ikusgai.

Horrez gain, beste kirol emanaldi garrantzitsuak eskainiko ditu Euskal Telebistak igandean. Goizeko 12:00etan, Eusko Label Ligako Portugaleteko Ikurriña eskainiko dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek Mikel Olazabal, Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandararen kontakizunarekin.

Arratsaldeko 17:30etik aurrera, Sopelako pilotalekuarekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Bertan Ezkurdia eta Altuna III pilotariek 4 ½ko San Fermin Txapelketako finalaurreko partida jokatuko dute eta aurretik, Elezkano II- Martija/ Jaka- Zabaleta bikoteen arteko atariko partida izango da ikusgai. Xabier Euzkitzek, Joxean Tolosak eta Elena Azpetitiak emango dute emanaldiaren berri.

Gainera, Alex Txikon eta Mikel Larrañagaren arteko herri kirol proben desafioa eskainiko du ETB1ek 13:00etan, eta 15:00etan, Portugaleten jokatutako emakumezkoen Nazioarteko Waterpolo Saria izango da ikusgai ETB4n. Espainia eta Errusia taldeen arteko norgehiagoka izango da. Bi emanaldiak eitb.eus-en izango dira ikusgai.

Jarraitu kirol emanaldiak zuzenean, igande honetan, ETB1en, ETB4en eta eitb.eus-en

eus-en