telebista
Ibilbide gastronomikoak
Arboleda-Zugaztietako inguru ikusgarriak, gaur, 'Historias a Bocados'en
EiTB
Indabak, gazta freskoa eta dozenaka bitxikeria gaurko atalean 20:15etik aurrera.
Euskal Telebistako 'Historias a Bocados' saioan Arboleda-Zugaztieta bisitatuko dute gaur. Ander Gonzalez sukaldari eta aurkezleak Trapagaraneko meatze-auzune historikoarekin lotura duten gizon-emakumeekin solastatzeko aukera izango du.
Zugaztieta, burdina erauzten zen Meatzaldeko herritxoa da eta gaur egun aisia eta dibertimendurako eremua dugu. Inguru honetara hurbiltzeko Larreinetako auzoraino funikularra har daiteke. 1926tik hasita zabalik dagoen garraiobide honetatik, Bilboko Abrako ikuspegi zoragarriak begiztatu daitezke. Funikularrean, Ander Gonzalezek Joseba gidaria ezagutuko du. 30 urte daramatza garraiobide honetan lan egiten eta hainbat bitxikeria kontatuko dizkio. Gainera patata tortilla paella-ontzian egiteko ohituraren jatorria azalduko du; Deustuko bizilagunekin izandako lehia baten ondorioa omen da.
Garai batean meatze auzoa izana, Guillermo auzokideak inguruotako meatzeak urtegi nola bilatu zituzten azalduko du. Gaur egun paisaia arras ezberdina da. Burdina izan zen mineralik ugariena zonaldean, eta burdina erruz badauka, baita ere, bertako lekale batek, indabak alegia. Inguruotan galbidean egon bazen ere, auzotar batzuen ahaleginaren ondorioz, ez da desagertu. Abaituak sukalde ekonomikoan prestatuko dizkio Ander Gonzalezi indaba hauek. Esmeraldak, berriz, goxua egingo du babarrunen ostean jateko.
Atal berri honetan Elsa ezagutuko dute ikus-entzuleek; 80 urteko emakume setatia, kementsua eta gogorra. Egunero-egunero furgoneta hartu eta Ezkerraldean aurrera eta atzera ibiltzen da bere produktua banatuz. Elsak bere izena duen gaztandegia kudeatzen du. Elsa alabarekin gazta freskoa prestatzen ikasi du Ander Gonzalez sukaldariak.
Estibalizen eta Jorgeren behiek ematen duten esnea erabiltzen du Elsak bere gaztak egiteko. Ustiapen honetan hazten dituzten animaliak Brown-swiss arrazako behiak dira. Esne-behien artean antzinakoena omen da. Aurkezleak behiei jaten emango die, eta hauek jetzi ostean, esnea probatuko du; eta garai zaharretan bezala, esnearen gaina ogiz eta azukrez jango du.
p>