Itxi

telebista

22:30ean

'La Otra Cara de... Los famosos', gaur gauean, ETB2n

EITB

Carmen Lomana, Juanma Lopez Iturriaga eta Carla Royo-Villanova gertutik ezagutzeko aukera izango du Julian Iantzik.

ETB2k 'La Otra Cara de...' saioaren atal berria eskainiko du gaur. Julian Iantzik Euskadin jaio edo bizi izan diren pertsonaia famatuak bilatuko ditu, nahiz eta urrun bizi, gure herrialdearekin lotura berezia dutenak. Saioak pertsonaia ospetsu hauen alderik ezezagunena erakutsiko du, aurretik telebista elkarrizketa batean azaldu ez dituzten kontuen berri emanez.

Umorea galdu gabe, haien bizitzaren hainbat gairen inguruan galdetuko die Julian Iantzik: zertan lan egiten duten, zergatik ez diren Euskadira etortzen eta etortzen direnean turistak bezala sentitzen diren ala ez, besteak beste.

Protagonistak

Carmen Lomana, enpresaria eta moda kolekzionista, Juanma Lopez Iturriaga, saskibaloi jokalari ohi eta irrati eta telebistako esatari eta aurkezlea, eta Carla Royo-Villanova, enpresaria eta Panagiuristheko printzesa, izango dira oraingoan protagonistak.

Denek erakutsiko dute euren alderik ezezagunena, eta zur eta lur utziko dute Julian Iantzi. Protagonisten bizitza intimoan sartuko da, eta istorio eta kontakizun bitxiekin gozatuko du. Izan ere, hiru pertsonaiek dauden tokian egoteko bizi behar izan dituzten abentura eta bitxikeriak azalduko dizkiote.

Hiruretako zein egon da langabezian? Nork ez zuen espero gaur egun lan egiten duen tokian lanean amaitzea? Nork utzi behar izan zuen Donostia pena handia zuelako?

Julianen erronka

Hiru protagonistek, gainera, ezingo dizkie Julian Iantzik proposatuko dizkien erronkei ihes egin. Lesakako aurkezleak proposatuko dizkien ideia eroei aurre egiteko gai izango al dira? Erronken aurrean erakutsiko dituzten gaitasunak ez ezik, emozioa, tentsioa eta lehiakortasuna ere sentituko dira osteguneko saio honetan.

'La Otra Cara de... Los famosos' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.