telebista
Audientzia
'LND'k eskainitako 'Amor y otras drogas' filma, bere ordu tartean nagusi
EITB
ETB1ek Lekeitioko Banderaren zuzeneko emanaldia eskaini zuen goizean, eta horrek ere audientziaren harrera bikaina izan zuen.
Asteartean, 'LND'k eskainitako Amor y otras drogas komedia bere ordu tartean nagusi izan zen % 11,5eko audientzia zatiarekin. 'LND'k aurten eskainitako filmen artean daturik onena lortu du. Benetako gertakarietan oinarrituta, farmazia produktuen saltzaile baten eta Parkinson gaitza duen gaixo baten arteko maitasun istorioa azaltzen du, eta Jake Gayllenhaal eta Anne Hathaway aktore ezagunak ditu protagonista. Pelikularen emanaldiak 218.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Filmaren aurretik, Felix Linaresek aurkeztutako 'LND' saioak ere harrera bikaina izan zuen: % 10,2ko kuota eta 162.000 ikus-entzuleko audientzia metatua Euskadin eta eragin eremuan.
Estropadak, ETB1en
Astearte goizean, ETB1ek Lekeitioko Bandera eskaini zuen zuzenean, eta gizonezkoen estropaden emanaldia audientzia buru izan zen bere ordu tartean. % 11ko kuota eta 73.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zituen Euskadin eta eragin eremuan.