telebista
Audientzia
'Menos es Más' bere ordu tartean audientzia buru, astelehenean
EITB
Asteburuko estropadek eta Donostiako Klasikoaren emanaldiak ere audientziaren harrera bikaina izan zuten.
Asteleheneko 'Menos es Más' saioa audientzia buru izan zen ordutegi nagusian % 10,7ko audientzia zatiarekin. Turismoa Euskadin ardatz hartuta, Iñaki Elorzak eta Leire Argandoñak gidatutako erreportaje saioak turismoaren hazkuntzaren aldeko eta kontrako lekukotzak eta iritziak bildu zituen. Saioak 205.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Asteburuko kirol emanaldiak
Igandean, Eusko Label Ligak jokatutako Petronor Banderaren emanaldia bere ordu tartean nagusi izan zen % 16,2ko audientzia zatiarekin. Emanaldiak, gainera, 107.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin eremuan. Emakumezkoen Eusko Tren Ligari dagokionez, zuzeneko emanaldiak % 9,3ko audientzia zatia eta 41.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.
Larunbatean eskainitako Getxoko Banderak ere audientzia datu onak lortu zituen: Eusko Label Ligak % 10,2ko kuota eta 113.000 ikus-entzule, eta Eusko Tren Ligak % 8,2ko kuota eta 75.000 ikus-entzule.
Larunbatean, orobat, Donostiako Klasikoa eskaini zuen ETB1ek, audientzia datu bikainak bereganatuz. Emanaldiak % 12,0ko audientzia zatia lortu zuen, iazkoak baino 2,6 puntu gehiago. Audientzia metatuari dagokionez, 129.000 ikus-entzulek bat egin zuten lasterketarekin Euskadin eta eragin eremuan.
agin eremuan.