telebista
Gaur, 15:30ean
Burgosko Itzuliaren hirugarren etapa, zuzenean, ETB1en eta eitb.eus-en
EITB
Itzuliko etaparik gogorrena izango da, eta Picon Blanco maila bereziko mendatean amaituko da, 173 kilometroko ibilbidea egin ondoren.
Gaur, Burgosko Itzuliaren hirugarren etaparekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek, 15:30etik aurrera.
Itzuliko etaparik gogor eta luzeena da Ojo Guareña gune karstikoan hasita 173 kilometroko ibilbidea izango duena. Etaparen amaieran, Picon Blanco maila bereziko mendatea igo aurretik, bost mendate igo beharko dituzte txirrindulariek gaurkoan: lehenengo mailako bat eta hirugarren mailako lau.
Fermin Aramendik eta Mikel Astarlozak egingo dute emanaldiaren kontakizuna zuzenean ETB1en eta eitb.eus-en.