Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Ane Ibarra, sake oneko arraunlaria

Enea Otermin

EITB

Ane bere ahizparekin etorri zen casting-a egitera.

Gaurko hautagaiaren izena Ane da. Ane bere ahizparekin etorri zen castinga egitera. Bien artean 3 urteren aldea egon arren, jendeak beti galdetzen die bikiak ote diren. Fisikoki eta psikologikoki oso prestaturik ikusten du Anek bere burua. Goseari dio beldurra, asko jaten omen du eta. Ane edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.