telebista
El Conquistador-en castinga
Anibal Lopez, Nikaraguako mutil gogorra
Enea Otermin
EITB
Anibalek Nikaraguako gerran parte hartu zuen.
Gaurko hautagaiaren izena Anibal da. Anibalek 39 urte ditu eta Nikaraguatik duela 5 urte etorri zen Euskal Herrira, hemengo neska batekin ezkondu zenean. Bere herrialdean ingeniaria zen Anibal, baina hemen kamioilari gisa egiten du lan. Egoera gogorretan bizitzen oso ohitua dago Anibal, iraultza sandinistan borrakatu behar izan zuen bi urtez. Anibal edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.