Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Arantxa Iparragirre, motorzale amorratua

Enea Otermin

EITB

Arantxak karateko gerriko beltza du.

Gaurko hautagaiaren izena Arantxa Iparragirre da. Gaur egun ez du lanik eta irrikitan dago Patagoniara joan eta neskak ere txapeldun izan daitezkeela erakusteko. Arantxak bost urte zituenetik egin du karatea eta gerriko beltza lortu du. Motoak ere oso gustokoak ditu Arantxak ; eta batez ere, Valentino Rossi italiarra. Arantxa edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.