Itxi

telebista

Portuari babesa

'Kresala' saioak saria jaso du

EITB

Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak jaso du 'Metopa' saria ETBk, 'Kresala' saioaren bidez Bilboko Portuari emandako hedapen, babes eta bultzadarengatik.

Bilboko Portuko Agintaritzak eta Ontzi Kontsignatarioen eta Zamaketarien Elkarteak Euskal Telebista saritu du. Miguel Angel Idigoras ETBko zuzendariak jaso du ''Metopa'' saria ETBk, "Kresala" saioaren bidez Bilboko Portuari emandako hedapen, babes eta bultzadarengatik.

Kontsignatarioen lege egoera eta arazoei buruz aurkeztuko den txostenaren aurkezpenaren inguruan izango da ETBri sari ematea.

"Kresala" saioak astero eta otsailetik hona, itsasoari buruzko istorio eta berriak ditu ardatz. Gure herriarekin zerikusia dutenak eta hemen jazotzen direnak. Itsasorik gabe bizi ezin duten lagunen kontuak.

"Kresala" , astero ETB1 eta ETB2n dago ikusgai Pedro García Larraganen eskutik.