Itxi

telebista

22:00etan

'Seduciendo a un extraño', gaur gauean, ETB2n

EITB

EITB

Txikitako lagun baten hilketa argitzen saiatuko den kazetari ausart baten paperean ikusiko dugu Halle Berry.

Gaur, 22:00ak aldera, James Foley zinemagilearen Seduciendo a un extraño (Perfect Stranger) pelikula eskainiko du ETB2k. Halle Berry, Bruce Willis eta Giovanni Ribisi dira protagonistak.

Argitu gabe dagoen bere txikitako lagun baten hilketaren arrastoei jarraitu eta bere kabuz ikertzea erabaki du Rowena Price (Halle Berry) kazetariak. Harryson Hills (Bruce Willis) publizista ospetsua da susmagarri nagusia. Bere lagun eta informatikan aditu Miles Haley hackerrari (Giovanni Ribisi) laguntza eskatuko dio Rowenak eta justiziaren bila ekingo dio.

Ez galdu Seduciendo a un extraño filma, gaur gauean, ETB2n.