Itxi

telebista

Saskibaloia

Retabet Bilbao Basket-Lietuvos Rytas Vilnius, ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean

EiTB

Eurokopako seigarren jardunaldiko partida 20:30ean hasita izango da ikusgai.

Gaur, Retabet Bilbao Basket eta Lietuvos Rytas Vilnius taldeek saskibaloiko Eurokopa txapelketaren seigarren jardunaldiko norgehiagoka jokatuko dute.

Partida Bilbao Arena pabiloian izango da, 20:30ean, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute, Xabier de la Fuente, Josean Aldalur eta Xabier Ormazabal esatarien kontakizunarekin.