Itxi

telebista

El Conquistador-en castinga

Mohamed Bakalitahiri, Bilbon bizi den marokoarra

Onintza Aiestaran

EITB

Kamioi baten azpian heldu zen penintsulara eta Bartzelonatik igaro ostean, gaur egun Bilbon bizi da.

Gaurko hautagaiaren izena Mohamed Bakalitahiri da. Marokotik irten ostean Bartzelonan egon zen bizitzen. Kataluniako hiriburura kamioi baten azpian ezkutatuta heldu zen. Garai hartan anaia Bilbon bizi zuen eta paperak lortu zituela eta, berau bisitatzera joan zen Bilbora. Bisitan joan bazen ere bertan gelditzea erabaki zuen. Bere emaztea Urduñakoa da eta bikiak ditu. Marokoarra izateagatik edonork iseka egiten badio, aurre egin eta berarekin hitz egiten saiatuko dela dio. Gainera, musulmana praktikantea da eta egunean bost aldiz errezatzen du. Mohamed edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.

Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.