telebista
El Conquistador-en castinga
Jose Maria Garcia, Gasteizko poeta ezaguna
Onintza Aiestaran
EITB
'El palco de la ignorancia' poema liburua argitaratu du.
Gaurko hautagaiaren izena Jose Maria Garcia da.&' || 'nbsp;Gasteiztar honek izengoiti asko ditu, gehienak bere garaierarekin lotura dutenak. Jarri dioten azken izengoitia basapiztia da. Gasteizen pertsonaia ezaguna dela dio. Halaber, hiriko poetatzat du bere burua. Are gehiago, El palco de la ignorancia izeneko poema liburu bat ere argitaratu du. Oso bidaiaria da. Bi aldiz munduari bira eman dio eta hirugarrena hasi du, baina dirurik gabe geratu da. Bere azken bidaian Mexikon eta Guatemalan izan da. Jose Maria Garcia edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behekaldean aurkituko duzuen esteka jarraituz. Botua ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen nortasunak.
Aurten ere jende ugari aurkeztu da "El Conquistador del Fin del Mundo"n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baina gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñan egin ziren deialdietara.