telebista
22:30ean
'Desaparecida' filmaren estreinaldia, gaur gauean, 'La Noche De...' saioan
EITB
Astearte honetan, Frances McDormand aktore onenaren Oscar saria jasotzeko izendatu duten aktorearen ibilbide pertsonal eta profesionala errepasatuko dituzte saioan.
Gaur gauean, 'La Noche de…' saioak Desaparecida pelikula estreinatuko du telebistan. Suspensez beteriko film honek John Cusack aktorea du protagonista. Detektibe gogor bat (Cusack) bere alaba bahitu duen serieko hiltzaile baten bila abiatuko da. Jennifer Carpenter, Dallas Roberts eta Mae Whitman ere ageri dira aktoreen zerrendan, eta Felix Linaresek pelikula grabatzeko lanen inguruko datu guztiak emango ditu filma eskaini aurretik.
Gainera, 'LND'k Oscarren Kiniela jarri du martxan, ikus-entzuleek euren pelikula eta aktore gustukoenen aldeko botoa eman dezaten. Bozketa errazteko, astero, saria jasotzeko izendapena lortu duten aktore eta zinemagileei buruzko erreportajeak eskainiko ditu 'LND'k. Aste honetan, Frances McDormand izango da protagonista, Oscar saria irabazi zuen Fargo pelikulan egindako lanarengatik, eta aktore onenaren Oscar sarirako izendapena lortu du orain Tres anuncios en las afueras filmarengatik.
Bestalde, 'LND' saioak Gene Hackman aktorearen ibilbidea errepasatuko du, 88. urte bete dituen egunean, eta Sylvester Stallone aktoreak Rocky IV pelikularen filmazioan jaso zituen kolpe gogorrak gogoratuko ditu.
'La Noche de… Desaparecida' gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.e