Itxi

telebista

'Conquis'en 4. atala

Ustekabeko labirintoa, gaur, 'El Conquistador del Caribe'n

EiTB

Talde bakoitzak gidari bat aukeratu beharko du, baina horiek labirintoaren erdialdean dagoen palmondo batetik buruz behera zintzilikatuta egongo dira.

Labirintoari egin beharko diote aurre ''El Conquistador del Caribe'' saioaren 14. edizioko lehiakideek gaur gauean. Aurtengo zirkuituak triangelu forma izango du, eta aurreko edizioetan baino korapilatsuagoa da. Talde bakoitzak gidari bat aukeratu beharko du, baina labirintoaren erdialdean dagoen palmondo batetik buruz behera zintzilik jarriko dituzte.

Gorriek Odei (taldeko "bizkorrenetakoa") aukeratuko dute, talde berdean Aiora izango da gidaria, eta urdinetan Tutanena izango da taldekideak gidatzeko ardura. Magoak 120 kilo inguruko pisua dauka, eta asko larrituko da proba buruz behera zintzilik egin beharko duela jakin duenean. Giroa berotzen hasi da talde urdinean; Bernabe dago taldekide gehienen jomugan, eta Telmo ez da egoerari irtenbide bat topatzeko gai izango.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, gaueko "Eguraldia" albistegiaren ostean, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Atal guztiak EiTB Nahieran atarian jarriko dituzte, noiznahi eta nonahi ikusteko.

onahi ikusteko.