Itxi

telebista

9. atala

Felix kanporatzea lortu du Anak, 'Conquis'eko talde berdetik etxera doan lehena

EiTB

EiTB

Karramarro basatien immunitate-jokoan ausartak direla erakutsi dute urdinek. Bestalde, guadua hilobiaren dueluan Felix ausarta kanporatzea lortu du Anak.

Gaindiezinak zirela uste zuten berdeek eta, beharbada, horixe izan da Enekoren taldekoen Akilesen orpoa edo ahulgunea. Bere hilobi propioa zulatu du Felixek dueluetara joateko grinarekin. Beste behin ere, gasteiztarrak bere burua aurkeztu du duelura joateko, baina azalpen logikorik ez duten galderak planteatzen zaizkigu. Lorea neke-neke eginda iritsi zen aurreko duelutik eta, orduan, Felixek zergaitik aukeratu du Ana eta ez Aizarnazabalekoa duelura joateko? Bere ausardia arrazoitzeko akzioa behar duela esan du Felixek. Egia izan edo ez, harrigarria da baita Enekoren jarrera; izan ere, behin ete berriz arriskuan jarri baitu ustez bere eskuineko eskua zena, inolako beharrik gabe. Edozelan ere, talde berdetik lehen lehiakidea etxera bidaltzea lortu du Anak. Antza, berdeak ez dira uste zutena bezain gaindiziezinak eta ukiezinak. Jokoa hasi baino ez da egin.

Balantzaren beste aldean Ana dago; indarberrituta atera da bai abentura-mailan bai arlo pertsonalean; gertatzen dena gertatzen dela, talde berdearen lehen lehiakidea kanporatzea lortu du eta horrek abenturaren norabidea aldatu du; abenturaren inflexio-puntua izango da, argi eta garbi.

Honek ere talde gorriarengan aldaketarik ekarriko duen ikusi beharko da aurrerantzean; izan ere, adorerik gabe eta onenak emana daudela ematen du. Immunitate-jokoa galdu dute gorriek. Egia da Gorrotxak iragan urteko harri berberarekin estropezu egin duela, baina gainontzekoak ere ez dira ondo aritu.

Karramarroen jokoa ere ez da talde berdearen indargune izan; urdinek, ordea, proba basatienetan aurkaririk ez dutela erakutsi dute. Jokoak ez zuen itxura onik hartzen urdinentzat: Tutan arnasestuka eta zorabiatzeko zorian zegoen; Delfo oihuka eta hormatzarrei ostikadaka. Egoerari itzulia eman eta, zapalgailu baten antzera, guztien gainetik igarotzea lortu dute. Aste lasaia ziurtatu dute.

Aro berria ireki du Felixen kanporaketak; Enekorenak ere gizaki direla eta aberatsek ere negar egiten dutela frogatu ahal izan dute urdinek eta gorriek.

"El Conquistador del Caribe" astelehenetan izaten da ikusgai, 22:30 aldera, 'Eguraldia'ren ostean, eitb.eus-en eta ETB2n. Dena den, atal guztiak EiTB Nahieranen daude ikusgai.