Itxi

telebista

Gaur, 22:30ean

Sagardotegien denboraldian barrena murgilduko da 'Con la Calle a Cuestas' saioa

EITB

Saioa txotx! irekieran eta sagardotegi plana egiten ari diren hainbat lagun talderekin egongo da.

  • Txotx! irekieran izango da saioa. Argazkia: EFE

    Txotx! irekieran izango da saioa. Argazkia: EFE

Ostegun honetan, 'Con la Calle a Cuestas' saioa sagardotegi denboraldian murgilduko da, eta, hasteko, aurtengo txotx! irekieran izandako bizipenak erakutsiko ditu. Alberto Iñurrategik ireki zuen denboraldiko lehen kupela Gurutzeta sagardotegian, eta bertako jabeek denboraldia hasi aurreko nerbioak eta kezkak azaldu zizkieten saioko lantaldeko kideei.

Gainera, sagardotegi plana duten Gasteizko lagun talde batekin arituko dira ostegun honetan. Sagardobusa hartzea erabaki dute, kotxearekin arazorik ez izateko. Autobusak sagardotegiaren ateraino eraman ditu, eta bazkalaurretik Astigarragan pote batzuk hartzeko aukera eman die.

Gure mugetatik kanpo ere, geroz eta ezagunagoa da sagardotegien denboraldia, eta beste lurralde batzuetako turistak Gipuzkoako sagardotegietara joaten dira plan ezin hobeaz gozatzera. Asturiasko lagun talde batekin izango dira, eta gure sagardoaz duten iritzia eskatuko diete, euren lurraldekoarekin alderatuta.

Gure sagardotegien arrakastaren beste adibide bat Daviden kasua da. Gipuzkoako sagardotegi eredua Zaragozara eraman du, eta bere jatetxean sagardotegietako menua eskaintzen du. Edaria Gipuzkoatik eramaten du.

Astigarra eta Hernani inguruetatik kanpo ere, Bizkaian eta Araban, geroz eta ezagunagoak dira sagardotegiak. Trebiñukora joko dute.

'Con la Calle a Cuestas' ostegun honetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.