telebista
'El Conquistador'-en castinga
'El Conquistador'eko castinga: Leire Ferreiro, berriz etxera bueltan
Onintza Aiestaran
EITB
Hamabi urtez Alacanten bizi izan da eta, duela gutxi, itzuli da Euskal Herrira.
Gaurko hautagaiaren izena Leire Ferreiro da.&' || 'nbsp;Alacanten igaro ditu bere bizitzako azken hamabi urteak. Duela gutxi itzuli da Euskal Herrira. Oso baikorra, alaia eta nekaezina da eta beti dago pozik. Ez du gogoko jendearen nagikeria. Are gehiago, berak taldearentzako lanean aritu eta gainerakoak alferkerian ari direla ikusten badu, haserretu egiten da. Berarentzat taldea funtsezkoa da. Halaber, izaera eta iraunkortasun handia ditu. Aukeratuetako bat izanez gero, hotza litzateke Patagonian gainditu beharreko oztoporik handiena. Leire edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraitu. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.