Itxi

telebista

9:00etan

Nekane Balluerka EHUko errektoreari elkarrizketa, gaurko 'Egun On Euskadi'n

EITB

Esteban Antxustegi, Patxi Gaztelumendi eta Ainhoa Fernandez de Arroyabide solaskideak izango dira saioan.

Gaur, Estepan Aldamiz-Etxebarriak Nekane Balluerka EHUko errektorea elkarrizketatuko du ETB1eko 'Egun On Euskadi' albistegian. Horrez gain, Esteban Antxustegi, Patxi Gaztelumendi eta Ainhoa Fernandez de Arroyabide solaskideek egun-eguneko gaiak aztertuko dituzte solasaldirako mahaiaren inguruan.

'Egun On Euskadi' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 09:00etan, eitb.eus-en eta ETB1en.