Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Lur Ibarra, DBHko irakaslea

Onintza Aiestaran

EITB

Ez du onartzen inork oihu egiterik eta garrasirik gabe errendimendu hobea duela uste du.

Gaurko hautagaiaren izena Lur Ibarra da.&' || 'nbsp;Kirolzalea da eta kirol guztiak ditu gustuko orokorrean. Halaber, dantza akrobatikoa egiten du eta boleibolean jokatzen du. Irakaslea da eta 14 eta 16 urte bitarteko nerabeekin lan egiten du. Jende berria ezagutzen duenean, hasieran zuhur samarra da, baina konfiantza hartzen duenean adarra jotzea gustatzen zaio. Aukeratuetako bat balitz, bere kapitaina Korta izatea gustatuko litzaioke. Hala ere, ez daki Kortaren oihuak jasateko gai izango litzatekeen. Bestalde, bere alderik ahulena gosea dela esan du. Lur edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean laster ezagutzera emango dugun sari bikain bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.