telebista
15. atalaren aurrerapena
Gaitasunak erakusteko ordua iritsiko da gaur 'El Conquistador'era
EITB
Pozik daude bateratze-garaira iritsi diren 14 lehiakideak. Baina zenbat iraungo die irrifarrak? Lo egin behar duten kanpalekuak eta garai berriko lehen jokoak bere lekuan jarriko du bakoitza.
Denek espero zuten bateratze-garaia gaur iritsiko da 'El Conquistador del Caribe' saiora. Bakoitzaren gaitasunak agerian uzteko garaia izango da hau. Iritsi diren 14 lehiakideak oso pozik daude, baina laster desagertuko da irribarrea askoren aurpegitik. Izan ere, lehen jokoak eta kanpalekuak non dauden gogoraraziko die. Izan ere, Conquisen daudela eta lehiaketako garairik zailenean sartu direla ahaztuta, lehiakide guztiek luxuzko kanpalekua espero dute.
Horrez gainera, orain arteko talde itxi horietan egoteak itota, aurpegi berriak ikusi nahi dituzte. Hala ere, gauzak ez dira errazak izango; batetik, kapitainen agintearekiko lotura handia da oraindik, eta, bestetik, bakarkako borroka hastean, ez direla espero bezain gogorrak konturatuko dira batzuk.
Indarrak neurtzen hasteko, proba gogorrenetako bat izango dute aurrean 14 lehiakideek: kokoak sareetan. Lehiaketa honetako joko klasikoetako bat da, baina oraingoan aldaketa batzuk izango ditu. Ahalik eta koko-ur gehien lortzen saiatu beharko dute. Baina kokoak garaiera ezberdinetan zintzilik daude, eta goien daudenek daukate ur gehien.
Beraz, goi-goikoak lortzen dituenak eskuratuko du likido kantitate gehien, eta, noski, gora igotzen ez dena arriskuan egongo da.
"El Conquistador del Caribe" astelehenero izaten da ikusgai eitb.eus-en eta ETB2n, 22:15 aldera, gaueko "Eguraldia" saioaren ostean. Atal guztiak EiTB Nahieran atarian daude ikusgai.