telebista
22:30ean
'LND'k 'Cinco minutos de gloria' pelikula estreinatuko du gaur gauean
EITB
Benetako gertakarietan oinarritutako filmak, Irlandako terrorista ohi baten eta bere biktima baten anaiaren arteko gerturatze prozesua azaltzen du.
-
Liam Neeson da protagonista nagusietako bat
Felix Linaresek aurkeztutako 'La Noche de…' saio bereziak Cinco minutos de gloria pelikula bikaina estreinatuko du gaur telebistan. ETAren amaierarekin bizi dugun momentu historiko honetan, bake eta adiskidetze prozesua hizpide hartzen duen pelikula eskainiko du saioak.
Cinco minutos de gloria filmak Irlandako terrorista ohi baten eta bere biktimetako baten anaiaren arteko gerturatze ahaleginak erakutsiko ditu. Alistair Little terroristaren benetako kasuan oinarrituta dago pelikula. Britania Handiko koroaren alde borrokatzen zuen Ulsterko Boluntarioen Indarra talde terroristaren kide izan zen Alistair Little. Taldeak IRAren kontrako borroka aldarrikatzen zuen arren, nazionalismoaren aldeko herritarrak hil zituen, IRAren parte ez zirenak. Horien artean, James Griffin gaztea, tiroka bere anaiaren aurrean hil zuten euren etxean.
Griffinen anaiaren paperean, James Nesbitt aktore irlandarra ikusiko dugu eta terrorista damutuaren azalean, ordea, Liam Neeson aktore bikaina. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.
'La Noche de… Cinco minutos de gloria' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.