Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: David Aranaga, Bilboko ahotsa

Onintza Aiestaran

EITB

Musika oso garrantzitsua da bere bizitzan.

Gaurko hautagaiaren izena David Aranaga da.&' || 'nbsp;38 urteko gizon honek eraikuntza sektorean lan egiten du, garabilari gisa. Muturreko egoerak eta tenperaturak jasaten ohituta eta pertsona zakarrekin lan egitera ohituta dagoela esan du. Psikologikoki oso indartsu dagoela esan du. Halaber, egunero 5 kilometro egiten ditu igerian. Musika oso garrantzitsua da bere bizitzan. Are gehiago, hainbat urtez musika egiten aritu da Bilboko pertsona garrantzitsuekin. David edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.