Itxi

telebista

ESTREINALDIA

'Vascos por el mundo' ETB2ko saioan parte hartu nahi?

eitb.eus

eitb.eus

Atzerrian bizi zara? Kanpoan bizi den inor ezagutzen duzu? 'Vascos por el mundo', orduan, zure bila dabil. Jarri gurekin harremanetan!

'Vascos por el mundo' saioa estreinatu du ETB2k, istorioz betetako saio arin eta entretenigarria, leihoa irekiko digu mundu zabalera beren erroak ahazten ez dituztenen begien bitartez.

Euskal Herritik kanpo bizi diren euskaldunen bizipenak bilduko ditu saioak. Horretarako, kazetari talde bikainak munduan barrena bidaiatuko du. Euskaldunak bidaiariak izan gara beti, eta, gaur egun ere, munduko edozein txokotan bizitzera moldatzen garela erakutsiko dute saio berri honetako protagonistek.

Uneren batean jaioterria utzi eta atzerrian bizitzera joan direnen istorioak bilduko ditu saioak: izen handiko profesionalak, ikasleak, abenturazaleak edota egun batean maitemindu eta beste herrialde batean familia bat osatu dutenak nondik nora dabiltzan erakutsiz. Alabaina, guztiek eutsi diote euren euskal nortasunari, eta, kasu askotan, euskal ohiturak eraman dituzte beraiekin atzerrira. Euren eguneroko bizimodua erakusteaz gainera, egun bizitoki duten lurraldearen hainbat datu bitxi azalduko dituzte.

Roberto Vazquez, Patricia Labrador, Pedro Mardones, Soraya Vegas eta Gorka Vallejo kazetariek ardura izango dute munduan zehar bizi diren euskaldunen istorio eta bizipenak lehen pertsonan erakusteko, eta euren ikuspuntutik jasoko dugu herrialde bakoitzaren xarma.  Munduan barrena ibiliko dira saioko erreportariak, kontinentez kontinente, batean eta bestean bizi diren euskaldunen berri emateko. Horien istorioak ezagutuko ditugu: Euskal Herritik zergatik alde egin zuten, bizileku berrira nola egokitu diren, horien egunerokotasuna zein den, herriminik duten…

Saioko protagonistetako bat izan nahi baduzu, idatzi casting@vascosporelmundo.eus helbidera, deitu 902 10 44 55 telefonora edo bidali WhatsApp bidez mezua +34 679 333 282 zenbakira eta esan non bizi zaren, zer egiten duzun eta, azken finean, zure istorioa zein den.

*Jasotako datu pertsonalak kudeatzeko arduraduna TXAKOLIGORRI SL ekoiztetxea da (IFK: B-95916052. Egoitza: Kirikiño etorbidea, 42 - 7.a, 48012, Bilbo. Telefonoa: 902 11 44 44). Datuak babesteko araudiak zehaztu bezala, datuak atzitzeko, zuzentzeko, ezerezteko eta aurka egiteko eskubidea erabiltzeko, enpresa horretara jo beharko da. Horretarako, eskariarekin batera, NAN agiriaren kopia bat bidali behar da helbide honetara: administracion@txakoligorri.com.

Pribatutasun politika, www.txakoligorri.com webgunean.