Itxi

telebista

'El Conquistador'-en castinga

'El Conquistador'eko castinga: Maria Jesus Perez, patinatzaile aditua

Onintza Aiestaran

EITB

Gasteizko Gaubela patinatzaileen elkarteko kidea da eta ostegun gauero hirian zehar patinatzera ateratzen da beste kideekin batera.

Gaurko hautagaiaren izena Maria Jesus Perez da.&' || 'nbsp;Bizitza guztian kirola egin du. Bere zaletasunak igeriketa, mendia, dantza eta irristaketa dira. Gaubela Gasteizko patinatzaileen elkarteko kidea da eta ostegunero patinatzera ateratzen da beste kideekin batera. Senar zenarekin ikusten zuen saioa eta castingera aurkezteko animatzen bazion ere, bera hil ostean animatu da castingera. Halaber, ez ditu irainak gustuko eta ez du biraorik esaten. Maria Jesus Perez edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.

Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.

Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.