telebista
20:00etan
'Historias a Bocados' saioak Hondarribia bisitatuko du arratsaldean
EiTB
Arrantza eta itsas portuko jarduera izan dira nagusi urte askoan Gipuzkoako kostaldeko herri honetan.
-
Hung Fai, Busturian egon zenean. (Argazkia: EiTB)
Hondarribia, arrantzari eta itsas portuko jarduerari lotutako herria, ezagutuko du gaur Hung Faik 'Historias a Bocados' saioan.
Iñaki Berges 13 urterekin hasi zen arrantzale lanetan, eta milaka istorio bizi izan ditu. Gaur egun, Arrantzaleen Kofradiako Jatetxearen ardura du. Garai bateko kontuak ekarriko ditu gogora txipiroiak eta arrain-zopa jaten dituzten bitartean.
Hondarribiko alde zaharrak eta harresiak ere historia luzea dute. Ramon Iridoik emango dizkio azalpenak Hung Fairi. Halaber, Antxiña Jatetxean txanpiñoi-nahaskia dastatuko dute.
Leire Etxaiderekin amaituko du egonaldia Hung Faik. Baratzeko produktuak ekoizten ditu Leirek Udalak utzitako lursail batean. Lanbide horren nondik norakoak kontatuko dizkio eta entsalada eder bat prestatuko dute.
Hondarribiari eskainitako 'Historias a Bocados' saioa gaur, ekainak 9, izango dugu ikusgai ETB2n eta eitb.eus-en, 20:00etan.