telebista
'El Conquistador'-en castinga
'Conquistador'eko castinga: Mercedes Barrera, erronka berri bila
Onintza Aiestaran
EITB
Argentinarra da, baina ez da inoiz Patagonian izan eta esperientzia bere burua hobeto ezagutzeko baliatu nahiko luke.
Gaurko hautagaiaren izena Mercedes Barrera da.&' || 'nbsp;Argentinarra da izatez, baina 8 urte daramatza Euskal Herrian. Castingera aurkeztu da bere mugak eta Patagonia ezagutzeko. Altuerari errespetua dio, baina 90 metrotik jauzi egin du eta baita tirolina ere. Fisikoki ongi dagoela eta edozer egiteko gai dela esan du. Mercedes edo beste hautagaiei zure puntuazioa eman diezaiokezu&' || 'nbsp;castingaren bideoaren behealdean aurkituko duzuen estekari jarraituz. Botoa ematen duzuen guztion artean Ternua etxearen produktu sorta bat zozkatuko dugu.
Egunero hautagai baten castingaren bideoa eskegiko da saioaren webgunean. Hala ere, Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak ez ditugu urtarrilera arte ezagutuko. Datorren abenduaren 29an eta urtarrilaren 5ean ETB-2k saio bereziak eskainiko ditu 70 hautagaiak aurkezteko. Saioaren amaieran ezagutuko ditugu Patagoniara joango diren 24 lehiakideen izenak.
Aurten ere jende ugari izan da ''El Conquistador del Fin del Mundo''n parte hartzeko castingetan. 1.800 pertsona baino gehiago gerturatu ziren ekainean Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean egin ziren deialdietara.