Itxi

telebista

22:45EAN

'Zugandik metro batera' filma, gaur gauean, ETB1en

EITB.EUS

Sebastian eta Alicia Txilera joan ostean, Sebastianek Paula aurkituko du, eta horrek proban jarriko du bikotearen harremana.

0:22

Zugandik metro batera (A un metro de tí, 2008) filma emango du ETB1ek gaur gauean. Film txiletar honetako zuzendaria Daniel Henriquez da, eta Fele Martinez, Claudia Cabezas, Merce Llorens, Katyna Huberman, Jorge Yáñez, Rodolfo Vazquez, Pablo Krögh eta Gabriela Hernandez aktoreak ikus daitezke bertan.

Sebastian, Paula eta Aliciaren arteko maitasun istorio bat kontatzen du pelikulak. Sebastian eta Alicia neska-laguna Txilera joango dira jatetxe bat irekitzeko asmoz. Denbora pasatu ostean, Sebastianek Paula aurkituko du, tren-geltokian ezagutu zuen neska. Emakume horrek proban jarriko du Sebastianen eta Aliciaren arteko harremana, eta sukaldariak bere egoera birplanteatuko du.

Zugandik metro batera filma gaur izango da ikusgai, ETB1en, 22:45ean.