telebista
Txirrindularitza
Frantziako Tourreko etapa laua, gaur arratsaldean, zuzenean
EiTB
15:05ean egingo dute bat lasterketaren laugarren etaparekin ETB1en eta eitb.eus-en.
'Gaur Egun' albistegia amaitu ondoren egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek Frantziako Tourrarekin. Baule eta Sarzeau herrien arteko 195 kilometroko laugarren etapa laua egin beharko dute txirrindulariek.
Kontakizuna, beti bezala, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea adituek egingo dute.