telebista
Tourra, 13:55ean
108 kilometroko goi mendiko etapa Alpeetan, gaur arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en
EiTB
Albertville eta La Rosiere hirien artekoa izango da, ibilbide labur baina gogorra, 11. etapa honetan.
-
Txirrindulariak, Tourrean
Gaur, Euskal Telebistak eta eitb.eus-ek 13:55ean egingo dute bat Frantziako Tourraren 11. etaparekin. Txirrindulariek Albertville eta La Rosière hirien artean 108 kilometro egin beharko dituzte. Etapa laburra, baina gogorra izango da Alpeetako goi-mendiko etapa hau, tartean lau mendate igo beharko dituzte.
Emanaldia ETB4n hasiko da eta 15:00etan, 'Gaur Egun' albistegia amaitutakoan, ETB1era pasako da. Ohi denez, Fermin Aramendik, Xabier Usabiagak eta Pedro Mari Goikoetxeak egingo dute lasterketaren kontakizuna.