Itxi

telebista

22:00etan

'Vargas Mariatxiak & Donostiako Orfeoia', gaur, 'Oholtzan' saioan

EiTB

Musika mexikarra eta euskalduna nahastuta eskainiko den ikuskizuna izango da larunbatean ETB1en

0:30

Gaur, 'Oholtzan' saioan, Vargas de Tecalitlan mariatxiak eta Donostiako Orfeoiak elkarrekin Kursaalean eskainitako kontzertua izango da ikusgai 22:00etan.

Donostiako Orfeoiaren antzera 1898an sortu zen Tecalitlaneko Vargas Mariachia, eta munduko onenen eta mariachiaren historiako adierazgarrienen artean kokatzen da.

Euskal Herrira egindako lehen bisitan Donostiako Orfeoiak lagunduta musika mexikarra eta euskalduna nahastuko dituen kontzertu berritzailea eskainiko zuen.