telebista
Audientzia
'LND' astearteko ordutegi nagusian audientzia-buru, %16,3ko kuotarekin
EITB
2014ko abuztutik hona Felix Linaresen saioak lortu duen daturik onena da.
'La Noche de…' saioa astearteko ordutegi nagusian audientzia-buru izan zen, %16,3ko kuota bereganatuz. Saioak 2014ko abuztutik hona lortzen duen daturik altuena da. Halaber, astearteko emanaldiak 202.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zuen Euskadin eta eragin eremuan.
Felix Linaresek aurkeztutako saioak zinemaren munduko zenbait erreportaje eskaini zituen eta ondoren ikusgai izan zen Bienvenidos a Grecia komedia dibertigarriaren inguruko datu guztiak eman zituen. Filmak %8,7ko audientzia zatia eta 164.000 ikus-entzuleko audientzia metatua izan zituen.