Itxi

telebista

Estreinaldia, 22:00etan

'Niebla en agosto' eutanasia naziaren programari buruzko filma, gaur gauean, ETB2n

L.A.

EiTB

Benetazko gertaeretan oinarritzen den pelikula da eta bertan 'T4 Aktion' izeneko eutanasia programaren barruan hil zuen mutiko baten istorioa kontatzen du.

Gaur, Niebla en agosto film alemaniarra estreinatuko du ETB2k. Kai Wessel zinemagileak zuzendu du Ivo Pietzker protagonista nagusia duen pelikula hau. Berarekin batera Sebastian Koch, Thomas Schubert, Fritzi Haberlandt eta Henriette Confurius aktoreak agertuko dira pantailan.

Robert Domes kazetariak 2008an idatzitako eleberrian oinarritzen da. Ernst Lossaren istorioa kontatzen du: 15 urteko gaztea da, alemaniako talde erdi-nomada eta gutxiengo etnikoko kidea. Ospitale psikiatriko batean hil zuten barbituriko batzuk injektatu ostean. Ernst ospitale psikiatrikoan sartu eta naziek euren eutanasia programaren barruan sartuko dute. Gertatzen ari denaren jabe izanik, lagunen laguntzarekin, programari sabotaia egiten saiatuko da.

Pelikulak T4 Aktion izena zuen eutanasia nazia du ardatz. Hitlerrentzat "bizitzea merezi ez zutenak" (gaixo terminalak, desgaitasunak zituzten pertsonak, herentziazko gaixotasunen bat zuten umeak, heldu antzuak...) hiltzea zen programaren helburua. Honen bidez, III Reichean 200.000-250.000 pertsona inguru hil zituztela uste da.

Ez galdu Niebla en agosto filma, gaur gauean, 22:00etan ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Alemania