Itxi

telebista

Gasteizko jaiak 2018

Zeledonen jaitsiera, gaur, zuzenean ETB2n eta eitb.eus-en

EITB

Gauean, Ilaski Serranok aurkeztutako 'Gasteizko Jaiak 2018' saio berezia izango da ikusgai ETB1en.

  • Zeledonen jaitsiera zuzenean eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek

Gasteizko Andre Mari Zuriaren jaiei hasiera emango dien Zeledonen Jaitsiera eskainiko dute ETB2k eta eitb.eus-ek zuzenean. Ohi denez, Zeledon San Miguel kanpandorretik jaitsi eta Andre Maria Zuriaren plaza zeharkatuko du eta Euskal Telebistak 17:30etik aurrera bat egingo du plazako giroarekin.

Pilar Ruiz de Larrea eta Unai Ugarte kazetariek egingo dute emanaldiaren zuzeneko kontakizuna. Halaber, Iñaki Elorzak eta Maite Eskarmendik kaleko giroaren berri emango dute, bertaratutako herritarrekin eta gonbidatu bereziekin hitz eginez.

Gauean, Ilaski Serranok 'Gasteizko Jaiak 2018' saio berezia aurkeztuko du, 21:00etatik aurrera ETB1en. Zeledonen jaitsieraren eta jaien lehen eguneko giroaren berri emango du saioak eta Gorka Ortiz de Urbina Zeledon izango dute gonbidatu nagusi.

Ilaskik gainera, ondoren eskainiko den 'Gasteiz Kantuan' jaialdiaren aurkezpena egingo du. 'Txoria, Txori', 'Lau Teilatu', 'Erribera', 'Oi Ama Euskal Herria' eta beste hainbat euskal klasiko entzun ahalko dira 'Gasteiz Kantuan' emanaldian. Gasteizko Espainia Plazan grabatutako ikuskizunak publikoaren ezinbesteko parte hartzea izan zuen. Halaber, hainbat abeslari ezagun izango dira oholtza gainean, tartean, Mikel Urdangarin, Gorka Knörr, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Jaione Olazabal eta Laura Latienda.