Itxi

telebista

Kirol emanaldiak

Ondarroako Bandera eta Burgosko Itzuliaren azken etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB

15:0etatik aurrera, Burgosko Itzuliaren azken etapa izango da ikusgai, zuzenean. 18:00etan, Ondarroako bandera izango da ikusgai.

Gaur arratsaldean, Ondarroako banderarekin bat egingo dute zuzenean ETB1ek eta eitb.eus-ek. Hasteko, emakumezkoen Euskotren Ligako traineru estropadak izango dira ikusgai hasteko, eta, ondoren, gizonezkoen Eusko Label Ligakoak. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak egingo dute emanaldiaren kontakizuna, 18:00etatik aurrera.

Halaber, Burgosko Itzuliaren azken etapa eskainiko dute ETB1ek eta eitb.eus-ek 15:00etatik aurrera. Neilako aintzirak helmuga izango dituen 141 kilometroko ibilbidea egin beharko dute txirrindulariek. Azken igoerari heldu aurretik, baina, hirugarren mailako hiru mendate igaro beharko dituzte: San Cuerno, El Cerro eta Collado de Vilviestre. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute etaparen kontakizuna.

Amaitzeko, Hondarribiko zesta-puntako Gran Slameko lehen finalaurreko partida eskainiko du ETB4k, 13:30ean. Egiguren-Lopez eta Olharan-Irastorza bikoteen arteko norgehiagoka izango da, eta Iñigo Aiestaran eta Felix Espilla esatariek izango dute emanaldiaren ardura.