telebista
22:00etan
Ane Gabarain eta Mikel Laskurain, gaur gauean, 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioan
eitb
Gainera, Nerea Perez eta Maria Mendizabal Pasai Donibaneko arraunlariak ere izango dituzte gonbidatu.
Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok kirol eta antzerki munduko hainbat gonbidatu izango dituzte gaurko 'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioan.
Batetik, Nerea Perez eta Maria Mendizabal Pasai Donibaneko arraunlariekin hitz egiteko aukera izango dute, eta aurten lortzen ari diren arrakastaz arituko dira biekin.
Bestalde, Nerea Aguado kazetaria hartuko dute, eta Donostiako Aste Nagusiaren inguruan duen iritzia galdetuko diote Izarok eta Agustinek.
Azkenik, Mikel Laskurain eta Ane Gabarain aktoreak ere izango dira saioan; izan ere, "Zoaz pake santuan" antzezlana ari dira aurkezten egunotan Gipuzkoako hiriburuko Antzoki Zaharrean.
Horrez gain, Iñigo Agirre kazetariak Donostiako Aste Nagusian zer jende mota ibiltzen den aztertu, eta horien erradiografia egingo du, eta Jaione Carpinterok, berriz, suak ikusteko txoko berri bat erakutsiko digu. Hain zuzen ere, Castelloko Hermanos Caballer su-etxeak eskainiko ditu ostiral honetako su artifizialak.
'Donostiako Aste Nagusia 2018' saioa gaur izango da ikusgai, ETB1en eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.